Bermeoko jaiak
2017/09/07 - 2017/09/16
Bermeo
Bizkaia
Bermeo
AIPAMENAK

Irailaren 7tik 16ra bitartera Bermeoko jaiak ospatuko dira. Alkatearen pregoia, ikurriña jasotzea eta dunbadea gaueko 22:00etan izango da Goiko Plazan. Egitaraua zabala izango da: kontzertuak, umeentzako ekintzak, bazkariak, esku pilota partidak, idi probak, bertso saioa, euskal dantzak, lehiaketak…

Musik arloan, Esne Beltza eta Laiotz taldeak pasako dira, besteak beste, Bermeotik. Gainera, irailaren 14an, ‘Goazen dantzatu eta abestera’ ikuskizuna izango da Lameran.

Jaiak Santa Eufemia egunean emango dira bukatutzat. Hala ere, aurretik bertara gerturatzen direnek baserri azokaz, okela dastaketaz, bertso saioaz eta estropadeaz disfrutatu ahal izango dute. 

KOKAPENA
Bermeo
Bizkaia
OSAGARRIAK