Bertsolari Txapelketa Nagusia
2017/09/23 - 2017/12/17

17:00

Bilbo
Bizkaia
Xdz_2829_edit
AIPAMENAK

Baigorri, Segura, Leitza, Zalla, Zumaia, Tolosa, Bastida, Irun, MauleLextarre, Durango, Amurrio, Donibane Lohizune, Iruñea eta Barakaldo izango ditu helmuga Bertsolari Txapelketa Nagusiak. Uda aurretik iragarri moduan, irailaren 23an abiatuko da eta abenduaren 17an amaituko.

Hala, lehen aldiz aldi berean izango da txapelketa euskararen zazpi lurraldeetan: «Modu batera edo bestera bertsolaritza presente dago guztietan eta horren isla da aurtengo Txapelketa Nagusia», azaldu du Jokin Castaños Bertsolari Txapelketa Nagusiko talde antolatzaileko kideak gaur goizean egindako agerraldian. Iñaki Muruak Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak gaineratu du «Errealitate baten isla da, bertsolaritza bizirik baitago eremu horretan».

Saioak arratsaldeko bostetan hasiko dira, finala izan ezik, baina saioa izango den herrietan bestelako ekitaldiak antolatu dira herria bera bertsolaritzaz girotzeko; besteak beste, Segurako final laurdenarekin batera egingo da Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna irailaren 30ean.

ORDUA

17:00

KOKAPENA
Plaza Nueva, 15, 48005
Euskaltzaindia
Bilbo
Bizkaia