Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken final laurdena
2017/10/14

17:00.

Tolosa
Gipuzkoa
Bertso
AIPAMENAK

Urriaren 14an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken final laurdena jokatuko da Tolosan, Beotibar pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etan. Beraz, larunbatean jakingo da finalaurrekoetan ariko diren bertsolariak zeintzuk izango diren eta saioen osaketa zehaztuta geratuko dira.

Ion Zalduak gidatuko du saioa eta oholtzan ariko den seikotea honakoa da: Beñat Lizaso, Eneko Lazkoz, Etxahun Lekue, Jon Maia, Maddalen Arzallus eta Xabat Galletebeitia.

Puntu gehien batzen dituen bertsolariak Maule-Lextarreko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 4an, jada saio horretarako saikatuta dauden Beñat Gaztelumendi eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin batera.

Tolosako saiorako sarrerarik ez dagoen arren, www.bertsoa.eus atarian zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

Seigarren eta azken final laurdena izanik, Tolosan jazotakoarekin jakingo da nortzuk ariko diren finalaurrekoen lehen itzulian eta parte hartzaile bakoitzak non egingo duen bertsotan. Hala, osatuta geratuko dira Bastidako, Irungo, Maule-Lextarreko eta Durangoko saioak. Bestalde, finalaurrekoetan sartuko dira txapelketara duela lau urte finalista izandako sei bertsolari: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.

ORDUA

17:00.

KOKAPENA
San Frantzisko Pasealekua Ibilbidea, 4
Beotibar pilotalekua
Tolosa
Gipuzkoa