Berumuga musika jaialdia
2017/07/07 - 2017/07/28

22:00.

Bergara
Gipuzkoa
Bergaraberumuga17
AIPAMENAK

Uztailaren 7tik 28ra bitartean Berumuga udako musika beltzaren inguruko jaialdia ospatuko da Bergaran. Kontzertu guztiak Espoloi plazan izango dira, gaueko 22:00etatik aurrera.

Uztailaren 7an, Shaun Booker abeslari afroamerikarra Espoloiko eszenatokira oholtzaratuko da. Blues-aren eta jazz-aren erritmoak uztartzen ditu.  

Uztailaren 14an, The Allnighters talde gasteiztarraren txanda izango da. 90eko hamarkadan penintsulako erreferentziazko talde bilakatu ziren, musika beltzaren esparruan.  

21ean, Stacie Collins Band taldea arituko da. Rock 'n' roll talde indartsuenetako batekin eta honky-tonk uluarekin, rockaren, bluesaren eta countryaren mugak esploratzen ditu Stacie Collinsek.  

Ziklo musikalarekin bukatzeko, uztailaren 28an, Hendrik Rover-ekin amaiera emango diote Berumuga zikloari. Blues, rhythm and blues eta rock gitarra jotzaile ospetsua da Hendrik Rover eta bere estiloa zabalduz joan da bere eraginak bezalaxe, folk, flatpicking, country eta Honky Tonk gehituta.  


ORDUA

22:00.

KOKAPENA
Espoloia Kalea 20570
Espoloian
Bergara
Gipuzkoa