Bigantxa Suharraren Eguna
2017/07/22 - 2017/07/23
Larraga
Nafarroa
Larraga
AIPAMENAK

Uztailaren 22 eta 23an Bigantxa Suharraren Eguna ospatuko da. Nafarroaren erdian kokaturik, Tafallatik 18 kilometrora, Larragako Erdi Aroko kaleak muino baten gainean daude. Herria ospetsua da azienda suharrak dituelako. Hori dela eta, uztaileko asteburu batean egun berezia eskaintzen diete azienda horiei.

Programaren jarduera nagusiak igandean diren arren, larunbatean pizten da metxa, baita hurrengo egunean jaten den 200 kilogramoko zekor bat erretzeko sua ere.

Honako hauek dira ekitaldi nagusiak: zezenkoen entzierroa; Macua ganadutegiko bisita gidatuak, zekorrak toreatzeko eta markatzeko saioak erakusten dituztenak; eta errekortatzaileen eta itzulipurdien zezen-ikuskizuna. Musikak, artisautzak eta janariak ere festa horretako jarduera sorta osatzen dute.

KOKAPENA
Larraga
Nafarroa