Bilbo mendi short film festival
2017/09/04 - 2017/11/12
Bilbo
Bizkaia
09f5e212-353c-4968-bc40-11b0449d8c32
AIPAMENAK

Bilbo Mendi Film Festibalaren Mendi Short lehiaketaren 4. edizioan izena emateko epea zabaldu dute.

Nazioarte mailako lehiaketa hau bideo-sortzaile amateurrentzat da. Mendiarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, mendiko kirolak, abentura, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia… Aurkeztutako lanek 5 minutuko iraupena izango dute gehienez, eta 2017an sortuak behar dute izan.Azaroaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak.

Mendi Short 2017ko Film Labur Onenari Saria jasoko du irabazleak, eta haren lana Bilbo Mendi Film Festibalaren 10. edizioko (abenduak 8-17) bigarren asteburuan proiektatuko da Sala BBK-n.

KOKAPENA
Gran Vía López de Haro, 19-21, 48001
Sala BBK
Bilbo
Bizkaia