Bisita gidatuak Arriagan
2017/03/04 - 2017/09/30
Bilbo
Bizkaia
ETIKETAK: Arriaga
Arriaga
AIPAMENAK

Bilboko Arriaga antzokiak bere barruko diseinu eta arkitektura berezia ezagutzeko aukera eskainiko die hiritarrei, martxoaren 4tik aurrera asteburuetan eskainiko dituen bisita gidatuen bidez.

Bisitak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango dira, eta antzokiaren txoko ederrak bisitatu ahal izango dira, besteak beste, ataria, foyerra, besaulki patioa eta orain arte jendearentzat ezezagunak izan diren Orient Express areto txikiaa edo areto Isabeldarra.

Arriaga antzokia «guztiona da. Horregatik, eredu izan gura dut eta hala gura duen edozein Arriaga ezagutzera hurbiltzera animatzen dut. Inolako zalantza barik, ezagutzean, geureago sentitzen dugu, eta are eta gehiago maite dugu», adierazi dute antolatzaileek.

Bisita gidatuak martxan jartzeak, «toki eta nazioarte mailan proiektatzen den turismo gune gisa» kokatuko du antzokia. Helburu horrekin, ekimenari buruzko informazioa eskainiko da hainbat lekutan, hala nola Turismo Bulegoan, hoteletan eta ostalaritzako lokaletan.

Bisita gidatuek 50 minutu inguruko iraupena izango dute. Antzokiaren atarian hasiko dira, eta Juan Crisostomo Arriaga eskaileratik jarraituko du foyerreraino. Ibilbidean, normalean jendea sartu ezin daitekeen zenbait areto ezagutuko dira, besteak beste, Orient Express areto txikia eta areto Isabeldarra.

Jakina, bisitan ez dira faltako areto nagusia eta bertako besaulki patioa, eta Ohorezko Palkoa. Gidari gisa arituko den, datu historikoen berri emango duen eta anekdota ugari kontatuko dituen pertsona batek lagunduta egingo da ibilbide guztia.

Bisita erakargarri egiten duen beste alderdietako bat, «jantzi erakusketa txiki baina ezin ederragoa» jasotzeko bereziki egokitu den txoko batean geratzeko aukera izango da, aurten antzokiari izena ematen dion maisuaren jaiotzaren 210. urteurrena dela eta. Arriaga Antzokiak ekoitzitako zenbait muntaietatik aukeratutako jantzi erakusketa izango da.

KOKAPENA
Arriaga plaza, 1
Arriaga antzokia
Bilbo
Bizkaia