BizkaIdatz Txikia lehiaketa
2017/11/06 - 2018/02/16
Zenbait herrialde
Bizkaidatz
AIPAMENAK

BizkaIdatz Txikia lehiaketaren laugarren edizioa martxan dago, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak antolatuta. BizkaIdatz Txikia duela lau urte sortu zen gazteenen artean idazteko eta irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko.

Edizio honetan, parte hartzaileek Leire Bilbaoren ‘Munstro bat nire ispiluan’ eta Toti Martinez de Lezearen ‘El secreto de la isla’ kontakizunak bukatu beharko dituzte. Testuek Elena Ciordiaren eta Estibalitz Jalonen ilustrazioak dituzte, hurrenez hurren.

Istoriora, pertsonaietara eta hasieran proposatutako kontatzeko modura egokitu beharko dira, eta euskaraz eta gaztelaniaz egin ahal izango dute. Epaimahaiak hala ebazten badu, bi modalitateetan irabazteko aukera egongo da.

Kontakizunak aurkezteko azken eguna 2018ko otsailaren 16a izango da, 13:30ean. Lanak bulegoan bertan edo posta zerbitzua erabiliz aurkeztuko dira herritarren erregistro eta arretarako zentroan (Diputazio kalea 7, 48008, Bilbo). Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bitartez ere aurkeztu ahal izango dira.

KOKAPENA
Zenbait herrialde