Brahms, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren ardatza
2016/10/06 - 2017/05/29
Bilbo
Bizkaia
Bos
AIPAMENAK

Bilboko Orkestra Sinfonikoaren 2016-2017 denboraldia urriaren 6an hasi eta 2017ko maiatzaren 29an amaituko da, eta ‘Aimez-vous Brahms’ izenburupean, Johannes Brahms musikagile alemanaren obra ezagutzeko balioko du. BOSen denboraldi berriaren ardatza izango da Hanburgoko konpositorearen musika, bigarren denboraldiz Erik Nielsen buru izanik.

Denboraldiaren hitzordu garrantzitsuenetakoa Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren oroimenez egingo den kontzertua izango da. Birke Berteismeierren ‘Zeru urdinetik’ obra joko du BOSek, eta Brahmsen ‘Requiem’ ere batera entzun ahal izango da.

Horrez gain, musikalei egingo zaien omenaldia ere izango da. Irekiera kontzertuan Londresko West Endeko lau kantari arituko dira Robert Purvis espezialistak zuzenduta eta, kontzertu horretan, BOSek pieza ezagunak joko ditu, esaterako, ‘West Side Story’, ‘Cabaret’, ‘Hello Dolly’ edo ‘Operako fantasm’.

Aparteko kontzertuetako bat ‘Disney in Concert: Magical Music from the Movies’ izango da, 2017ko urtarrilaren 4an, Disneyren klasikoetako bat, eta lehen aldiz Euskal Herrian. Horretan, kantarien talde batekin eta filmen irudiak proiektatuz, BOSek berriro joko ditu hainbat konposizio klasiko, hala nola ‘Mary Poppins’, ‘Aladdin’, ‘The King Lion’ edo ‘Frozen’.

KOKAPENA
Abandoibarra Etorb., 4
Euskalduna
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK