CAF-Elhuyar sariak
2017/10/30 - 2018/02/15
Zenbait herrialde
Elhuyar
AIPAMENAK

2018ko otsailaren 15era arte zabalik egongo da CAF-Elhuyar sariak lehiaketan parte hartzeko aukera. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak.

Hiru kategoriak ditu sariketak: dibulgazio-artikulu originalak, zientzia-kazetaritzaren arloko lanak eta zientzia gizartean sorkuntza-beka. Aurten ere izango da NEIKER sari berezia, lehen sektoreari lotutako lan onenarentzat.

Lanak edo proiektuak cafelhuyarsariak@elhuyar.eus helbide elektronikora bidali behar dira. Epaimahaikoen erabakia 2018ko ekainaren 15a baino lehen emango da aditzera.

KOKAPENA
Zenbait herrialde
OSAGARRIAK