‘Campusari musika eta hitza jarri’ kultur lehiaketa
2017/11/27 - 2017/12/31
Donostia
Gipuzkoa
Musika_naiz
AIPAMENAK

‘Campusari musika eta hitza jarri’ izeneko kultur lehiaketa martxan jarri dute Euskal Herriko Unibertsitateak, Tecnun Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Eskolak eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak.

Hiru erakundeotako edozein zikloko ikasleei zuzenduta dago lehiaketa. Parte hartzaileen taldeak 2-4 ikaslek osaturikoak eta mistoak izango dira, hau da, gutxienez bi taldekide erakunde antolatzaile desberdinetakoak izango direla. Talde bakoitzak musika eta literatur testuen arteko konbinazio bat edo batzuk proposatuko ditu.

Musika Youtubeko grabazio baterako estekaren bidez aurkeztu beharko da. Literatur testua euskaraz edo gaztelaniaz idatzi ahalko da, asko jota 300 hitz izango ditu, eta erabilitako musika nolabait aipatu beharko du. Era berean, hitzak eta musika unibertsitateko bizitzaren edozein alderdiri buruzkoak izango dira. Lanak aurkezteko epea abenduaren 31n bukatuko da. 

KOKAPENA
Europa Plaza, 2
Musikene
Donostia
Gipuzkoa
OSAGARRIAK