Chema Madozen ‘Ars combinatoria’, Tabakaleran
2017/07/20 - 2017/11/05

Asteartetik igandera:
11:30-13:30
17:00-21:00

Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: Tabakalera
Madoz
AIPAMENAK

Chema Madoz argazkilariaren lana erakusgai dago Kutxak Tabakalera eraikinean duen Artegunea erakusketa-aretoan. ‘Ars combinatoria’-n Argazkigintzako Sari Nazionala jasotakoaren ibilbidea ikusten da, 70 lan baino gehiago daudelarik 80ko urteetatik gaur egunotara artekoak.

Erakusketak ibili luzea egiten du Chema Madozen lanean zehar. Artistak oro har izandako ibilbidea jorratzen du, bere lanak orain arte izan dituen estadioen ikuspegi zabala ematen du, baita bere bilakaeraren eta berari deigarri gertatu zaizkion objektuen aldaketen ikuspegia ere.

Chema Madoz (Madril, 1958) egungo arte-eszenako sortzailerik interesgarrienetako bat bihurtu dute artea argazkigintzaren bidez interpretatzeko modu bereziak eta bere ikuspegi poetikoak. Bere lanak gauzakien artean ezkutaturiko harremanak erakusten ditu eta ikusmenaren tranpak ikertzen ditu, leiho bat irekiz guk mundua hobeto ulertzeko.

Erakusketa azaroaren 5era arte izango da ikusgai.

ORDUA

Asteartetik igandera:
11:30-13:30
17:00-21:00

KOKAPENA
Andre zigarrogileak plaza, 1
Kutxa Kultur Artegunea
Donostia
Gipuzkoa