Cinema Caravan jaialdi japoniarra
2017/10/12 - 2017/10/14
Donostia
Gipuzkoa
Zinema
AIPAMENAK

Urriaren 12, 13 eta 14ean, Cinema Caravan jaialdi japoniarra ospatuko da Urgulleko Guardetxean. Hiriko Basquing euskal japoniar kultur elkarteak antolatutako jaialdi honek kultura japoniarra hiritarrengana hurbiltzeko asmoa du.

Cinema Caravan zinema, musika, gastronomia  eta arte garaikide japoniarra batzen dituen jaialdi ibiltaria da eta aurtengoan ‘Play with the earth’ bertsio murriztuarekin iritsiko da Donostiara.

Daiho Soga, Naoito eta Gen Nagashima abeslariak, Makoto Yokota, Masaya Fantasista, Mikey Varot eta Kurando ‘Roots Seeker’ Djak, bideo performanceak, dantzariak, margolariak, sukaldariak, eta abar topatuko dira jaialdian.

Artista euskaldunen  artean, besteak  beste, Ope Loeb DJ, Araña DJ, Frances Be, Isabel Dublang, Disco Bambinos, Javi Pez, Luis Camino, Eneko Sierra eta Gartxot Unsain izango dira euren artea japoniarrenarekin elkarbanatzen.

KOKAPENA
Señora Elviria Zipitria, 7
Guardetxea
Donostia
Gipuzkoa
OSAGARRIAK
LOTURAK