Deustuko jaiak
2017/03/17 - 2017/03/26
Bilbo
Bizkaia
Deustuko_jaiak
AIPAMENAK

Martxoaren 17tik 26ra bitartean Deustuko jaiak ospatuko dira, inauterien ospakizunak igaro ostean.

Aurtengo pregoia Berbaizu euskara elkarteak irakurriko du, beraien 25. urteurrena ospatzeko. Berrikuntza moduan, Done Petri parkean jai gunea ezarriko da, txosna gunea Botika Zaharrean mantenduko den arren.

Festetan honako taldeak hartuko dute parte besteak beste: Ziribulio Sound, Siroka, Izerdi Gorria, Moises No Duerme y Los Noctámbulos, Iseo&Dodosound, Reimy eta Dj Pintxe Pendeja.

Horrez gain, hainbat «food truck» ere izango dira, martxoaren 24tik 26ra bitartean, Botika Zaharrean. Zona Especial Norte musika jaialdia ere antolatuko da, Done Petriko frontoian, martxoaren 25ean.

KOKAPENA
Done Petri frontoia
Deusto
Bilbo
Bizkaia