Donostia-Hondarribia Talaia Bidea mendi lasterketa
2017/03/26

9:30

Donostia
Gipuzkoa
Donostiahondarribiatalaiabidea
AIPAMENAK

Martxoaren 26an izango da Donostia-Hondarribia Tala Bidea mendi lasterketaren zazpigarren edizioa, Fortuna kirol elkarteak antolatuta. Lasterkariek Talaia Bidea jarraitzen duen 30,8 kilometroko ibilbidea bete beharko dute goizeko 9:30etatik aurrera.

Irteera Donostiko Katalunia plazatik egingo da eta helmgua Hondarribiko Harresilanda kalean egonen da, Alde Zaharraren sarreran hain zuzen ere. Guztira, ibilbideak 1.300 metroko desnibel positiboa du.

Pasa den edizioan Uxoa Irigoyen getariarrak lortu zuen garaipena emakumezkoen mailan 2 ordu eta 45 minutuko denborarekin. Gizonezkoen mailan, berriz, Iker Oliveri hondarribiarra izan zen azkarrena 2 ordu eta 14 minutuko denbora markatu ostean.

ORDUA

9:30

KOKAPENA
Plaza Cataluña
Katalunia plaza
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK