Donostiako Euskal Jaiak
2017/09/02 - 2017/09/10
Donostia
Gipuzkoa
Euskaljaia
AIPAMENAK

Irailaren 2tik 10era Donostiako euskal jaiak ospatuko dira. Euskal kultura, kirola, gastronomia eta tradizioak dira protagonista nagusiak. Egun horietarako Kontxako badian izango diren estropadetaz gain, beste kirol-ekitaldi batzuk ere prestatu dituzte Gipuzkoako hiriburuan, honako hauek besteak beste: Haizearen Orraziari III. Bira igerian, Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa, Esku-pilota Txapelketa, Urgulleko Krosa eta Kontxa Badiako Igerialdia.

Gastronomiak ere toki garrantzitsua du jaietan. Euskal Jaietan Sagardo Eguna (sagardo azoka eta dastatze saioa, Gipuzkoako sagardogileen eskutik), eta Donostiako Nekazaritza Ekologikoaren Azoka nabarmentzen dira. Sagardo Eguna irailaren 2an izango da, Konstituzio Enparantzan, eta bertan omenaldia eskainiko diote  José Miguel Bereziartuari.

Trikitilarien, txistularien, bertsolarien eta dantzarien emanaldiak ikusteko aukera izateaz gain, bestelako jarduerak ere aurki daitezke egitarauaren barruan: trikitixaren inguruko jardunaldiak, poesiari buruzko solasaldiak, haurrentzako jarduerak, sokamuturra, dantza sueltoko txapelketa, hainbat produktu dastatzeko aukera...

KOKAPENA
Kaiarriba Plazatxoa
Kaia
Donostia
Gipuzkoa