Donostiako jaien kartelak diseinatzeko lehiaketa
2017/03/16 - 2017/04/07
Donostia
Gipuzkoa
Concurso-de-carteles
AIPAMENAK

Donostiako Jaietako Zinegotzikoak Aste Nagusiaren, Euskal Jaien eta Donostiako Estropadaren kartel lehiaketetan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Norbanakoek nahiz enpresek parte hartu ahal izango dute, eta nahi dituzten lagin guztiak aurkeztu ahal izango dituzte. Laginek lehendik argitaratu gabeak eta originalak izan beharko dute, eta aurkezteko epea apirilaren 7an amaituko da, 13:30ean

Laginak A 3 formatuko euskarri zurrun bertikalean nahiz horizontalean aurkeztu ahal izango dira, edo, bestela, euskarri informatikoan (JPG formatuan, 72 pixel/hazbeteko bereizmenean eta 62 x 88 zentimetroko neurrian).

Erabilitako irudiek oreka bilatuko beharko dute generoen arteko ordezkaritzan, rol eta estereotipo tradizionalak saihestuko dituzte eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu aukerengatiko desberdintasunen aurrean tratamendu gutxiesgarriak ekidingo dituzte. Horrez gain, kartela diseinatzerakoan euskarak lehentasuna izango du eta irudia eta leloek bi hizkuntzerako (euskara/gaztelera) baliagarriak izan behar dute.

Epaimahai batek aukeratuko ditu kartel irabazleak. Modalitatea (Donostiako Aste Nagusia, Euskal Jaiak, Estropadak) aipatu beharko dute karteletako idazkunek, eta Udaletxeko, Donostia/San Sebastián Festak eta Donostia Kultura logoak izan beharko ditu.

Maiatzetik abuztu bitartean ezagutaraziko dituzte irabazleak, arian-arian, Donostia Festak erakundeak udarako prestaturiko programazioaren arabera. 1.000 euro jasoko dituzte sail bakoitzean aukeraturiko kartelek, zergak barne.

KOKAPENA
Donostia
Gipuzkoa