Donostiako ‘Oroimenaren bidea’ ezagutzeko bisita antzeztuak
2017/09/02 - 2017/09/30

18:00.

Donostia
Gipuzkoa
Donostia
AIPAMENAK

Gerra Zibilak gune nagusiak eta gertatutako bizipenak gogoratzeko ibilbide antzeztuak egingo dira Donostian iraileko larunbatetan, Donostiako Udalaren Giza Eskubideen sailak bultzatuta.

Gudak hirian utzitako arrastoa eta izandako gertaera nagusiak gogoratzea da ‘Oroimenaren bidea’ izeneko ekimenaren helburu nagusia. Bi aktoreren eskutik, 1936ko uztailaren 18tik  -egun hartan matxinatu baitziren militarrak Errepublikaren aurka- hiria erori zen arte donostiarrek izandako bizimodua, beldurra, itxaropena eta abar biziko ditra. Antzezleak María Alonso del Val eta Alvaro Garayalde dira eta gidoia Xabier López Askasibarrek idatzi du.

Ibilbidea Easo plazan hasiko da, eta, ondoren, San Jose ikastetxea, Askatasunaren hiribidea, Maria Kristina hotela eta Zurriolako zubia bisitatuko dira.

ORDUA

18:00.

KOKAPENA
Easo plaza
Donostia
Gipuzkoa