Durangoko Azoka
2017/12/06 - 2017/12/10
Durango
Bizkaia
Durango
AIPAMENAK

Abenduaren 6tik 10era bitartera Durangoko Azoka ospatuko da Landako gunean. 129 argitaletxek, diskoetxek eta elkartek parte hartuko dute eta, guztira, 240 bat stand jarriko dira. 400 nobedade izango dira aurten eta ehunka ekitaldi. Ibilbide luzeko sortzaileak, hasiberriak, argitaletxe handiak, autoekoizleak... batuko dira azokan.

Azoka kulturaren plaza izanik, zortzi gune desberdin izango dira: Areto nagusia, gogoetaren plaza; Kabi@, digitalaren plaza; Saguganbara, txiki eta handien plaza; Plateruena, kontzertu handien plaza; Ahotsenea, sortzaileen plaza; Irudiene, ikus-entzutekoen plaza; Szenatokia, arte eszenikoen plaza; eta Azoka TB.

Azokaren inguruan ekitaldi asko izango dira: solasaldiak, ikuskizunak, tailerrak… Plateruena antzokian gauero kontzertuak egongo dira eta haurrentzako ekintzak ez dira faltako. Nobedadeak ere izango dira eta aurtengo edizioan Argizaiola Sariaren 25 urteko ibilbideari errepasoa egin eta sortzaile berriei eskainitako sormen beka bat aurkeztuko du azokak. ‘Omentzetik Ereitera’ ekitaldian izango da, abenduaren 8an, 20:00etan Szenatokian.

KOKAPENA
Landako Etorbidea, 6
Landako Gunea
Durango
Bizkaia
LOTURAK