Eibarko berakatz zopa txapelketa: ‘#STOP dispertsioa/Ibon etxera!’
2017/11/18

12:00.

Eibar
Gipuzkoa
Berakatz
AIPAMENAK

Azaroaren 18an, Eibarko Untzaga plazan, bigarren berakatz zopa txapelketa ospatuko da. Eibarko SAREk 2016ko azaroaren 19an, lehenengo berakatz zopa txapelketa antolatu zuen ‘#STOP dispertsioa/Ibon etxera!’ kanpainren barruan. Baina gauzak ez dira batere aldatu eta Ibon Muñoak kartzelan jarraitzen du, Euskal Herritik oso urrun. Egoera hau salatzeko, hitzordua antolatu dute Eibarren.

Txapelketa 12:00etan hasiko da. Antolakuntzak bi zopako ogi eta bi berakatz buru jarriko ditu. Beste osagai guztiak norberak ekarri beharko ditu, kazuelak barne. Zopak 14:30etarako egongo dira prestatutak eta sari banaketaren ondoren zopak bertan jango dira, dastaketa herrikoi bat eginez.

ORDUA

12:00.

KOKAPENA
Untzaga plaza
Eibar
Gipuzkoa
OSAGARRIAK