Ekonomia solidario eta eraldatzailearen azoka
2017/11/18

11:00-20:00.

Errenteria
Gipuzkoa
Feria
AIPAMENAK

Ekonomia solidarioaren eta eraldatzailearen azokaren bosgarren edizioa Gipuzkoan ospatuko da, Errenteriako Merkatuzarrean, alegia. Azaroaren 18an izango da hitzordua, 11:00etatik 20:00etara bitartean. Aurten ere, ekonomia solidarioa eta eraldatzailea indartu eta ikustaraztea bilatuko du ekimenak.

Ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen eta hazten ari den errealitate sozioekonomiko bat da ekonomia solidarioa eta eraldatzailea.

Azokaren bitartez, merkatu soziala gizarteari hurbildu nahi diote eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dute antolatzaileek.

ORDUA

11:00-20:00.

KOKAPENA
Arriba s/n
Merkatuzar
Errenteria
Gipuzkoa