‘ELE! Lorca-Lauaxeta’
2017/01/14

20:00

Barakaldo
Bizkaia
ETIKETAK: Teatro Barakaldo
Ele2
AIPAMENAK

Karabansari produkzioak ‘Ele! Lorca-Lauaxeta!’ ikuskizun literarioa aurkeztuko du urtarrilaren 14an a Barakaldoko Antzokian. Iluntzeko 20:00etatik aurrera, Federico Garcia Lorcaren eta Lauaxetaren obretan oinarritutako antzezlana izango da ikusgai.

Jose Camarak zuzenduta, Jon Maia bertsolaria aktore eta gidoi lanetan aritu da ‘Ele! Lorca-Lauaxeta’ obran. Hitzak, musika, irudiak eta antzerkia erabilita, urruneko bi mundu diruditenen arteko konexioa bilatzen du ikuskizunak. Hots, Lorcak eta Lauaxetak batzen zituena azaleratzen du, gizakiaren funtsezko balioen defentsa.

2016an Federico Garcia Lorcaren hilketaren 80. urteurrena beteko da. Urtebeteko aldearekin, 1937an fusilatu zuten Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal poeta. Gerrak errotik eten zuen Arrats beran poema-liburuak biltzen zuen lotura artistiko eta kulturala. Lorca eta Lauxeta, Lauaxeta eta Lorca, bi idazle, poeta ikonikoak, zein bere kulturan.

ORDUA

20:00

KOKAPENA
Juan Sebastián Elcano, 4, 48900
Teatro Barakaldo
Barakaldo
Bizkaia