Elikatze kontzienteari buruzko tailerra
2017/10/02 - 2017/11/29

10:30 - 13:00

17:30 - 20:00

Arrigorriaga
Bizkaia
Elikadura_kontzientea
AIPAMENAK

Arrigorriagako Udalak Elikatzeko Kontzientea gehitu du maiatzean abiatu zuen Emakumeen Osasunaren Aldeko Ekintza Programaren barruan, eta 10 orduko tailerra antolatu du gai hori jorratzeko urriaren 2tik azaroaren 29ra bitarte. Izan ere, osasun-alderdi garrantzitsua da jendearentzat, oro har, eta bereziki emakumeentzat.
 

Elikatze Kontzienteak parte-hartzaileei laguntzen die ohiturak eta baliabideak txertatzen beren eguneroko bizimoduan, janariaz gozatu dezaten sufritu barik; hala, pentsatu barik jatea nola ekidin irakasten die, eta euren gorputzekiko harremana hobetzen du.
 
Horretarako, honako gai hauek landuko dira, besteak beste: jangura fisikoaren eta gose emozionalaren arteko desberdintasuna, gose emozionalaren ondorioak emakumeengan, nork bere gorputzari tratu txarrak emateari uzteko baliabideak eta Elikatze Kontzienteko ohiturak.
 
Tailerrak 10 orduko iraupena izango du, 2,5 orduko 4 saiotan banatuta. Urrian herrigunean egingo da eta azaroan, Abusun. Toki batean nahiz bestean, bi txanda egongo dira aukeran: bata goizez eta bestea arratsaldez.
 

ORDUA

10:30 - 13:00

17:30 - 20:00

KOKAPENA
Severo Ochoa Kalea, 0, 48480
Hirigunea
Arrigorriaga
Bizkaia