Elirale Tailerren Besta
2017/05/20

10:30.

Azkaine
Lapurdi eta Gipuzkoa
Elirale
AIPAMENAK

Maiatzaren 20an Elirale Tailerren Besta ospatuko da Azkainen, izen bereko dantza konpainiak antolatuta.

Goizeko 10:30etan hasiko da festa, Erromano zubian. Bertatik herriko plazara abiatuko dira, kalejira eta dantzekin giroa alaituz. Haurrentzat tailerrak ere izango dira. Ekimenean Chloe Sindera, Oihan Indart eta Paxkal Irigoyen dantzariek hartuko dute parte.

Erilare konpainia Donibane Lohitzuneko Pantxika Telleriak koreografilari ezagunak sortu zuen, 2001. urtean. Aurkezpen ofiziala 2002an izan zen, Carcasonako jaialdian, eta urte hauetan zehar ikuskizun ugari eskaini dituzte, non publikoaren jarrera sutsuaren erantzuna jaso duten.

Pantxikak behin baino gehiagotan berrikusi du bere keinu eta gorpuzkera estiloa, sorkuntza berri ugari probatuz. Konpainia zuzentzeaz gain, beste hainbat proposamen ezberdin ere eramaten ditu aurrera, haurrak eta ikastoletako ikasleak dantza mundura hurbilduz.

ORDUA

10:30.

KOKAPENA
Erromano zubia
Azkaine
Lapurdi eta Gipuzkoa
LOTURAK