Emakumeentzako gizarte-sustapen eta prestakuntza ikastaroa
2017/10/17 - 2018/06/01

16:00 - 19:00

Arrigorriaga
Bizkaia
Kurtsoak
AIPAMENAK

Arrigorriagako Udalak, Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Planaren barruan, emakumeentzako gizarte-sustapen eta prestakuntza ikastaroaren beste edizio bat eskainiko du. Ikastaroa urritik ekainera bitartean egingo da eta hiru gai izango ditu ardatz: emakumeak, kultura eta gaurkotasuna; psikologia tailerra, eta gimnasia mentala egiteko tailerra.
 
Ikastaroaren bitartez, emakumeen ezagutza eta esperientzia indartzea, pertsonen arteko komunikazioa hobetzea, emozioak kontrolatzea, norberarekin seguruago sentitzea eta jarrera positiboa izatea lortu nahi da. Guztira 264 orduko prestakuntza teoriko-praktikoa emango da eta ikasgelako aurrez aurreko saioak kultur irteera gehigarriekin konbinatuko dira.
 
Bi talde egongo dira Arrigorriagako herrigunean eta hirugarren bat Abusun. Azken hori izango da ikastaroarekin hasten azkena, datorren urriaren 18an hasiko baita Abusuko Zentro Soziokulturalean. Asteazkenetan izango dira saioak, 16:00etatik 19:00etara. Arrigorriagako herriguneko taldeek urriaren 17an hasiko dute ikastaroa eta saioak astearte eta ostegunetan izango dira udaletxean (bigarren solairuan). Lehenengo taldearentzat 16:00etatik 17:30era izango dira saioak eta bigarrenarentzat 17:30etik 19:00etara.
 
Ikastaroari ofizialki hasiera emateko hitzaldi bat eskainiko da: Zaintza partekatua: zer den eta familientzako zer dakarren. Hitzaldia urriaren 10ean egingo da Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan, 18:00etatik aurrera.

ORDUA

16:00 - 19:00

KOKAPENA
Severo Ochoa Kalea, 0, 48480
Udaletxea
Arrigorriaga
Bizkaia