Emakunde sariaren deialdia
2017/07/12 - 2017/09/15
Gasteiz
Araba
Emakundesaria
AIPAMENAK

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Berdintasunerako Emakunde Sariaren 2017ko edizioaren deialdia onartu du. Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko aitortza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea.

Jaurlaritzako arduradunek jakinarazi dutenez, sariaren diru kopuru gordina 14.400 eurokoa izango da eta hautagaiak aurkezteko epea irailaren erdialdera amaituko da. Saria nori esleitu ebazteko, epaimahaiak zenbait irizpide hartuko ditu kontuan: hautagaiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean egindako ibilbidea, emakumeen lana aintzat hartzeko eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzeko, edo sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna sustatzeko egindako jardun, ekintza, lan eta proiektuek berez duten garrantzia.

KOKAPENA
Emakunde
Gasteiz
Araba