Erle Eguna
2017/11/26
Usurbil
Gipuzkoa
Erle
AIPAMENAK

Azaroaren azken igandean, 26an, Erle Eguna ospatuko da Usurbilen, Erle Lagunak antolatuta. Goizeko 09:00etan ezti eta gozogintza bilketa egingo da eta ondoren erakusketa zabalduko da 14:00ak arte (erleak, eztia, ontziratzeko prozesua...). Goizean zehar postuetako salmentak egongo dira.

Ezti, propoli, argizari eta bestelakoz egindako ukendu, erremedio, goxoki eta abarrez beteta egongo da eliza ondoko dema-plazan azoka berezia.

Aurten ere ez da musika faltako, ezta haurrentzako tailer eta jokoak.

KOKAPENA
Frontoia eta plaza inguruan
Usurbil
Gipuzkoa