Ermuako Santixau jaiak
2017/07/14 - 2017/07/27
Ermua
Bizkaia
Ermua
AIPAMENAK

Uztailaren 14tik 27ra bitartean luzatuko dira Ermuako Santixau jaiak. Musika izango da beste behin herriko jaietako protagonista. Guztira, 23 ekitaldi antolatu dira pop, rock, jazz, folk, elektronikoa, klasikoa eta beste hainbat musika estilo entzun ahal izateko.

Horrela, Zea Mays taldeak emanaldia eskainiko du 15ean, La Pegatina eta Stai Zitto talde ermuarrak 22an eta Elsa Baezak, jaiei amaiera emateko, 27an.

Horretaz gain, uztailaren 19an, bertso emanaldia izango da, Beñat Ugartetxea, Arrate Illaro, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Xabier Maia eta Unai Mendizabal bertsolarien eskutik. Herri kirolak ez dira faltako jaietan zehar, ezta dantzaldiak eta umeentzako ekintza ugari ere.

Bestalde, ekintza tradizionalez gain, zenbait berrikuntza ere izango dira aurtengo jaietan: padel txapelketa eta haurrentzat euskarazko ekitaldi berriak, esaterako.

KOKAPENA
Ermua
Bizkaia