‘Errekan Gora’ jaialdia
2017/07/07 - 2017/07/28
Eskoriatza
Gipuzkoa
Ninacoyote-chicotornado
AIPAMENAK

Uztailaren 7tik 28ra bitartean ‘Errekan Gora’ jaialdia ospatuko da Eskoriatzan.

Lehenengo emanaldia uztailaren 7an, 22:30ean, izango da, Gorosarri plazan. Aukeran Dantza konpainiak ‘Fusioak’ obra eskainiko du.

Uztailaren 8an, 22:30ean, Zaldibar plazan, El Trio Medianoche-k kontzertua eskainiko du,  Eskoriatzako herria erritmo latinoamerikarrez bustiz.

Hirugarren emanaldia uztailaren 14an izango da, 22:30ean, Niña Coyote eta Chico Tornadoren kontzertuarekin Gernika plazan.  

Uztailaren 21ean, 22:30ean, Depedro abeslariaren kontzertua izango da Huhezin.

Jaialdia ska eta reggae doinuez bustitzeko asmotan, uztailaren 22an, 22:30ean, Akatz taldeak kontzertua eskainiko du Eskoriatzako Herriko plazan.  

Jaialdiari amaiera emateko, uztailaren 28an Villa Epifanian, 22:30ean, Helduentzako ipuin-kontalaria egongo da Dorleta Kortazar-en eskutik.

KOKAPENA
Plaza de Fernando Eskoriatza
Herriko plaza, Gorosarri plaza,Gernika plaza
Eskoriatza
Gipuzkoa