Errenteriako Madalenak
2017/07/15 - 2017/07/25
Errenteria
Gipuzkoa
Madalenak
AIPAMENAK

Uztailaren 15etik 25era Madalenak ospatuko dira Errenterian. Eskaintza zabala izango da, eta beste ekintzen artean, arlo musikala narbarmentzen da, Ken Zazpi, Mojinos Escozios edo Ruper Ordorikaren emanaldiekin, besteak beste.

Uztailaren 21ean, jaiari hasiera ofiziala emateko, txupinazoa hainbat espaziotan bizitu ahalko da, momentu berezi hau bakoitzak nahiago duen moduan gozatzeko aukera izan dezan.

Madalen Egunean, 22an, ohiko prozesioa egingo da. Horretaz gain, herri kirolak izango dira, buruhandiak eta erraldoiak kaletik ibiliko dira eta danborren jaia ospatuko da, Errenteriako dantzariak eta Pasai, Gauerdi, Deiadar, Tximeletak, Txorongo, Lagunak, Jun Da Jo eta Irungo Atsegina txarangak lagunduta. Su artifizialak ere izango dira, gaueko 23:00etatik aurrera. Arramendiko mendi hegaletik jaurtiko dituzte eta ikusteko lekurik onena Errioxa biribilguneko ingurua izango da.

Jubilatu eta koadrilek egun berezia biziko dute 23an, eurentzako egitarau zabala izango delarik egun osoan zehar. Gainera, 24an, Santiago bezperan, boxeo erakustaldia, ardo dastaketa, haur krosa, arrantza txapelketa, dantza erakustaldia eta parodia, urezko zezena… izango dira. Jaiak 25ean bukatutzat emango dira, bertso saioa eta dantza jaialdia ospatuko ondoren.  

KOKAPENA
Errenteria
Gipuzkoa
OSAGARRIAK