‘Errepidez errepide’, zine zikloa Tabakaleran
2017/07/14 - 2017/08/25
Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: Tabakalera
Carreteraymanta
AIPAMENAK

Chiara Marañónen hitzak dira Tabakalerako ‘Errepidez errepide’ zikloari buruz: «Berdin zaigu road movie genero bat den ala ez. Pelikula hauek katalogatzeko eta jatorri bat zehazteko daukaten zailtasunak beraien natura iheskorra nabarmentzen du. Badirudi errepidearekin lotura literalaz harago amankomunean beste zerbait daukaten pelikulak direla. Ihes egiten duten pelikulei buruz ari gara, ezezaguna dena zeharkatuz ihes egiten duten pelikulak eta aldi berean, ezohikoa denak zeharkatzen dituenak.

Mugimenduaren ideian badago zerbait magikoa eta askatzailea. Mugimenduan ezer ez da konkretua, dena aldatzen da eta badirudi airean dagoela; errealitatearen materializazioa gelditzen garenean bakarrik gertatzen da. Horregatik road movie-ak igarotze eta ez iraunkortasun egoera batean existitzen diren pelikulak dira, kontakizunaren eraikuntza eta medioaren izaeraren arteko bategite bitxiaren erakusgarriak dira; etengabeko eraldaketaren esentzia erakusten duen zinema, grabaketa filmikoaren esentzia den mugimenduaren islada izanez, segunduko 24 fotograma enblematiko horien islada.

Eta, normaltasuna etenda gelditzen da ohiz kanpokoari bide emanez, eta ohiz kanpokoa denak definizioz ezin duenez normaltasuna bilakatu, road movie-ak amaikortasunari buruzko ikerketak al dira?

Erantzuna trantsizioa nukleo gisa hartzen duten pelikula hauetan egon daiteke, pseudo-tenporalitate bat, eta pseudo-espazio bat. Hau da, denbora eta espazio konkretuen arteko zirrikituak, ibilbideak lehentasuna daukanean helburu eta jatorriekiko. Horrela, iraganak eta etorkizunak berdin duenean, gelditzen zaiguna oraina besterik ez da. Oraina, hutsa eta amaiezina.

Errepidez errepide zikloa kontu horiek, eta beste batzuk, ikuspuntu ezberdinetatik lantzen dituzten pelikulek osatzen dute. Road movie gisa elkarren osagarri eta, zergatik ez, kontraesan diren pelikulak dira. Guztietan errepidea elementu zentrala da eta, aldi berean, abiapuntu bat besterik ez, edo bisio narratibo bat orkestatzeko aitzaki ezinhobea, beste generoekin nahasteko, edo istorioak kontatzeko exorzismoa ospatzeko». 

Egitaraua:

The hitch-hiker 2017-07-14 - 22:15 - Zabaltza
Twentynine Palms 2017-07-21 - 22:15 - Zabaltza
De jueves a domingo 2017-07-28 - 22:15 - Azotea
Starman 2017-08-04 - 22:15 - Zabaltza
Don’t Look Back 2017-08-11 - 22:15 - Zabaltza
El Sabor de las Cerezas 2017-08-18 - 22:15 - Zabaltza
Lake Tahoe 2017-08-25 - 22:15 - Azotea

KOKAPENA
Andre zigarrogileen Plaza, 1
Tabakalera. Zabaltza
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK