Erriberri, Erdi Aroan
2017/08/12 - 2017/08/13
Erriberri
Nafarroa
Olite
AIPAMENAK

Erriberri estandartez, ezkutuz eta intsigniaz apainduko da abuztuaren 12 eta 13an, eta, denboran atzera jauzi handi bat eginda, errege-erreginak eta printzeak, jauregia eta juglareak, bufoiak eta artisauak aurkituko ditu bertan bisitariak.
 
Hainbat ekitaldi interesgarri eginen dira aste guztian zehar, hala nola Erdi Aroko pintxoak dastatzea, bisita antzeztuak errege jauregira, hitzaldiak eta antzezlan historikoak; gainera, antzinako azoka bat ere eginen da asteari bukaera emateko, eta, beti bezala, ospe handiko ekoizleak egonen dira antzinako azoka horretan.

KOKAPENA
Herriko Kaleetan
Erriberri
Nafarroa