Errobiko Festibala: ‘Izan! Erran! Sortu!’
2017/07/20 - 2017/07/23
Itsasu
Lapurdi
Errobiko
AIPAMENAK

Uztailaren 20tik 23ra bitartera, Errobiko Festibala ospatuko da Itsasun, ‘Izan! Erran! Sortu!’ lemapean. Urtero legez, harreman artistiko eta musikal mugikorrak, soinu, hitz, kantu eta dantza anitzekin proposatuko ditu festibalak. Ekintzak askotarikoak izango dira: emanaldiak, opera, solasaldiak, kontzertuak, dantzaldiak…

Errobiko festibalaren eta erakusketaren estrenaldia uztailaren 22an izango da, 19:0etan. Antolatzaile, artista, hautetsi eta publikoarekin batera zintzur bustitzea emango da, Itsasuko hostalersek eskainirik. 21:30ean, ‘Antigone-Argia’ opera eskainiko da.

23an, solasaldia, euskal jauziak eta harren liburutegi nomada izango dira, besteak beste. Horretaz gain, 24an, Arranomendiko ibilaldi poetikoa egingo da, handik olerkiak eta kantuak hegalarazteko.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Itsasu
Lapurdi