Etsaiakeroak + Txapelpunk
2017/09/15

23:00

Laudio
Araba
ETIKETAK: Etsaiakeroak
Etsaiakeroak2017_copy4
AIPAMENAK

Txapelpunk eta Etsaiakeroak (argazkian)  taldeak zuzenean ariko dira Lateorroko jaietan, Laudion.

Etsaiakeroak

Etsaiak taldeko errautsetatik sorturiko musika talde berria da honakoa. Auo (ahotsa), Dann eta Txus (gitarrak), Jorge (baxua), Nikola (bateria) eta Axular (perkusioa) dira Etsaiakeroak. Taldearen lehen emaitza "Naufragoak" izeneko diskoa da.

Txapelpunk

Iñigito Txapel musikariak gidatzen duen Txapelpunk banda bueltan da. Etsaiak taldearen etenaldi batean jarri zen martxan Txapelpunk taldea 2000 urte inguruan, eta geroztik, diskoak eta kontzertuak tartekatu dituzte. Urte hauetan guztietan, taldekide aldaketak jasan dituzte, baino beti eutsi diote punkrock musikaren bideari. Emanaldi honetan labetik atera berri duten "Betty Rokanroll" (Baga Biga Musika Ideiak diskoetxea) diskoa aurkeztuko dute zuzenean.

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA

Doako emanaldia, jaiak

ORDUA

23:00

KOKAPENA
Lateorro
Laudio
Araba