Euskal Herria Sona jaialdia
2017/10/27 - 2017/12/01
Bartzelona
Bartzelonako-eukal-etxea
AIPAMENAK

Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdia urriaren 27an emango dio hasiera bere 20. urtemugari. Urtero legez, Euskal Herriko talde ospetsuak pasako dira Bartzelonatik, Doctor Deseo edo Zea Mays, kasu.

Hortaz, abenduaren 1era bitartean, euskal musika entzuteko parada egongo da hiriko toki desberdinetan: Salamandra gela, euskal etxea, Razzmatazz eta Be Good aretoak…

Zazkel taldearen emanaldia hasiera emango dio egitarauari. 28an, Esne Beltzaren txanda izango da eta azaroaren 2an, Amorante eta Lu Rois entzuteko aukera egongo da. 3an, Juan De Diego; 4an, La Basu; 9an, Eneritz Furyak eta Joan Colomo; 11n, Niña Coyote eta Chico Tornado; 16an, Joseba Irazoki eta Hans Laguna; 23an, Mice eta Namina; eta, 24an, Ainara Legardon eta Seward. Jaialdia abenduaren 1ean bukatuko da, Zea Mays taldearen emanaldiarekin.

KOKAPENA
Zenbait toki
Bartzelona