‘Euskal Herrian badago zer entzun’ jardunaldiak
2017/03/18
Baiona
Lapurdi
Arrosa_sarea
AIPAMENAK

Arrosa irrati sareak antolatita, ‘Euskal Herrian badago zer entzun’ jardunaldiak izango dira martxoaren 18an Baionan.

Laugarren edizio honetan irratigintzari buruzko formakuntza ekimenak proposatuko dituzte. Goizean bi taller izango dira aukeran: bata problematika sozialetan irratiak eduki dezakeen funtzioari buruzkoa, eta bestea irratsaioen hedapena garatzeko sare sozialen erabilpenari buruzkoa.

Amaitzean, 12:00etan, mahai-inguruaren txanda izango da ‘Nola erakarri jendea gure proiektuetara’ lelopean. Zizpa gaztetxean ospatuko da eta amaitzean bazkari herrikoia, zozketak eta karaoke bat antolatuko dira. Jardunaldiekin amaitzeko Koruma eta Muskulo taldeen emanaldiak ikusi ahalko dira.

KOKAPENA
Baiona
Lapurdi
LOTURAK