‘Euskara ibiltaria’ erakusketa
2017/09/11 - 2017/10/02

10:00 - 18:30

Baiona
Lapurdi
Euskara_ibiltaria
AIPAMENAK

Irailaren 11tik urriaren 2ra bitarte euskal hizkuntzaren lurralde bilakaera azaltzen duen ‘Euskara ibiltaria’ erakusketa izanen da ikusgai Baionako Euskal Museoan. Aste egun guztietan egongo da irekita erakusketa, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte.

Erakusketa honen helburu nagusia da erakustea gure hizkuntzak tradizioz bizi izan den lurralde osoan nolako formak hartzen dituen, mapen eta irudien bidez. Bestelako helburuak: Atlas linguistiko bat zer den azaldu; 80ko hamarkadan abian jarri zen ‘Euskararen Herri Hizkeren Atlasa’ egitasmoaren historia aipatu; Atlasa lantzeko erabilitako metodologia, materialak eta bestelakoak ezagutarazi; euskalki eta hizkeren alorrean euskarak duen aberastasuna ikastetxe, euskaltegi eta bestelakoetako ikasle eta irakasleei ezagutzera eman; eta, bide batez, Euskaltzaindiak gaur egun eskaintzen dituen baliabideak eta materialak ezagutarazi, EHHA bera oinarritzat hartuta.

Gainera, erakusketa berri honetan interes berezia eman zaie Iparraldean agertzen diren fenomeno linguistikoei.

Orain arte ‘Euskara Ibiltaria’ren hiru edizio egin ditu Euskaltzaindiak, Beasainen, Portugaleten eta Bilbon. Beraz, Baionako hau laugarrena izanen da.

ORDUA

10:00 - 18:30

KOKAPENA
37 Quai des Corsaires, 64100
Baionako Euskal Museoa
Baiona
Lapurdi