Euskarazko bideo sortzen-lanen lehiaketa
2017/06/16 - 2017/09/15

23:59

Bilbo
Bizkaia
Loraldia-eta-athletic
AIPAMENAK

Loraldiak eta Athletic Club Fundazioak Euskaltelen babesarekin euskaraz egindako bideo sortze-lanen proiektuen Lehenengo Thinking Football Lehiaketa plazaratu dute. Lehiaketaren xedea euskarako bideo-sormena sustatzea da. Lehiaketaren gaia futbola izango da. Futbolak gizartean duen eragina eta harreman estua, hain zuzen. Adin nagusiko edonor, norbanaka zein taldeka, aurkez daiteke lehiaketara. Proiektua nahitaez euskaraz aurkeztu behar da eta argitaragabekoa izan behar du. Ez da onartuko bestelako lanen moldaketarik; ez literatura-lanenak, ezta zinemarenak ere.

Lehiaketan parte hartzen duenak proiektua aurkeztean adierazi eta egiaztatu egiten du proiektuaren egilea eta egile-eskubideen titularra dela. Jabetza intelektualaren eskubide guztien titularra, patrimonio eta lanaren hedapenari dagozkionak barne. Egilea da edukiaren erabateko arduraduna. Parte-hartzaileak salbuesten ditu Athletic Fundazioa, Euskaltel eta Loraldia, hirugarren eragile baten edozein erreklamazioren edota kalte-ordainaren eskaeretan.

Proiektuak aurkezteko epea 2017ko irailaren 15era arte izango da.

Lehiaketan landuko den gaia futbola gogoan da. Parte hartzeko idatziz aurkeztu behar da proiektua ahalik eta xehetasun gehien agertuz: ideia, aurrekontua, esperientzia, erreferentziak, etab. Proiektua film labur dokumentala, bideoartea, animazioa… izan daiteke. Edozein genero onargarria da. Proiektuaren txostenarekin batera egilearen ustez beharrezkoa den beste edozein euskarri aurkez daiteke: storyboard, irudi, argazki edota bideo. Aurkeztutako materialean pertsonen irudiak edo identitateak agertzekotan, parte-hartzaileak dagokion baimen legala izan behar du, antolatzaileak edonolako erantzukizunaz salbuetsiz.

ORDUA

23:59

KOKAPENA
Rafael Moreno Pitxitxi Kalea, s/n, 48013
San Mames futbol-zelaia
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK