Gatazka + Trikuarri + Skabidean + Bad Sound
2017/09/15

23:00

Urretxu
Gipuzkoa
Badsound2017_copy2
AIPAMENAK

Irailaren 15etik 18ra bitartean ospatuko dira Santa Anastasia jaiak Urretxun. Aurten ere, Txosna Batzordeak musika eskaintza zabala antolatu du egunak eta gauak girotzeko. Ostiralean, herriko taldeen presentzia nabaria izango da: Gatazka, Trikuarri, Skabidean eta Bad Sound (argazkian) ariko dira zuzenean.

Gatazka
Kalabazinaren pregoiaren ondoren ariko dira, 20:30 aldera. Herriko bost gaztek osatzen duten taldeak heavy-rock estiloa jorratzen du, abesti ezagunen bertsioak zein haien lehenengo maketako abestiak eskainiz. Erritmo indartsuak eta jarrera.

Trikuarri
Bertako beste talde gazte batek izango du gaueko kontzertuei hasiera emateko ardura. Hilabete batzuetako esperientzia izan arren, sobera erakutsi dute edozein egoeratan sekulako giroa sortzeko gaitasuna. Erromeria kategoria motz geratzen zaie, denetariko bertsioak plazaratzeko gai baitira.

Skabidean
Iruñerriko zazpi gaztek osatzen dute Skabidean. Haiek sortutako abestiak Jamaika eta Ingalaterrako 60. hamarkadako ska taldeen eta Euskal Herriko 80-90. hamarkadetako taldeen (Kortatu, Skalariak, Potato, Hertzainak...) abestiekin tartekatzen aritu dira azken 5 urteotan. Aurten argitaratu duten aurreneko diskoa aurkezten ari dira orain.

Bad Sound
Aurkezpenik behar ez duen bikote irundarrak agurtuko du gaua txosnagunean. Euskal Herriko hip hop eta reggae eszenaren aitzindari, hamar urtetik gora daramate inguruko bazter guztietan zuzeneko gogoangarriak eskaintzen. Buiaka, buiaka, inor ere ez da geldirik geratuko lehen scratch-etik aurrera.

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA

Doako emanaldia, jaiak

ORDUA

23:00

KOKAPENA
Txosnagunea
Urretxu
Gipuzkoa