‘Gazte sortzaileak‘ bekarako proiektuak
2017/01/30 - 2017/03/31

23:59

Gasteiz
Araba
Gazte_sortzaileak
AIPAMENAK

Gasteiz hirian kultur proiektuen sorkuntzari laguntzeko asmoz, Gasteizko Udalak Gazte Sortzaileak beka ondu du. Bigarren edizioan sei proiektu aurkeztu dira.

Gazte Sortzaileak bekarako proiektuen profilak originala behar zuen izan, eta bereziki «ahozkotasunarekin lotuak: antzerkia, bakarrizketa, poesia, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak edo genero horien arteko nahasketak. Orobat, alderdi hauek hartu dira aintzat: aurkeztutako ideien originaltasuna, proiektuen betekizun tekniko eta ekonomikoak, genero-berdintasuna sustatzea eta tolerantzia eta kultura aniztasuna bultzatzea».

Aurkeztutakoetatik hiru aukeratu dira: ‘Isturitzetik Etiopian Barrena’, Beñat Goitiarena, musika, literatura eta zinema uztartzen dituen lana; ‘Story map’, Iñaki Landarena, testuak, argazkiak, bideoa eta audioa nahasten dituzten mapa alternatiboa; eta ‘Jainko bat’, Marina Suárez Ortiz de Záraterena, koreografia, arkitektura, olerkia, soinua eta plastika nahasten dituen lana. Artistek martxoan aurkeztuko dituzte emaitzak.

ORDUA

23:59

KOKAPENA
Gasteiz
Araba