Gaztezulo VIII. Bideo Lehiaketa
2017/04/07 - 2017/05/26
Donostia
Gipuzkoa
Gaztezulo
AIPAMENAK

Gaztezuloko Bideo Lehiaketaren zortzigarren edizioan parte hartzeko deialdia apirilaren 7tik maiatzaren 26ra bitartean luzatutuko da.

Bertan 16 urtetik gorako edonork ha dezake parte, eta aurkezten diren lanek originalak eta lehendik aurkeztu gabeak izan behar dute. Dena den, bideoan azaltzen diren protagonistak 16 urte baino gutxiago izanez gero, gurasoen baimena erakutsi beharko litzateke.

Bideoak gutxienez minutu bateko eta gehienez 3 minutuko iraupena izango dute (kredituak barne). Gaia librea izango da, edozein generoko istorioak onartuko dira (abenturak, amodioa, umorea, misterioa, beldurra, animazioa...). Bideoen estiloa eta erabilitako teknikak ere libreak izango dira.

Txapelketaren irabazleari 1.200 euroko saria emango zaio eta bigarren gelditzen denari 300 eurokoa. Horrez gain, ikusleen saria ere banatuko da, Gaztezuloren web orrian boto gehien jasotzen dituen obrarentzat.

Hiru adituz osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu zeintzuk izango diren bideo onenak. Zortzigarren edizio honetan, Gaizka Izagirre, Urtzi Urkizu eta Bea Narbaiza izango dira.

KOKAPENA
Katalina Eleizegi Kalea, 36
Gaztezulo
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK