Gereziaren Eguna
2017/06/18
Milagro
Nafarroa
Cerezas1
AIPAMENAK

Ekainean, uztarekin batera, Gereziaren Eguna egiten da Erribera aldeko MIlagro herrian. Kirola, umorea, postre lehiaketak, artisautza feria, urrezko gerezia ematea eta, batez ere, fruitu bikaina dastatzea dira jaiegun horretako programa osatzen duten ekitaldie nagusiak. Udal txarangak eta Erriberako jotariek musika jartzen diote egunari.

"‘Milagro, ura eta argia"’ da 3.000 biztanle dituen Erriberako herri horren egungo leloa. Izan ere, bi elementu horiek edeki irudikatzen dute herria. Ebro eta Aragoi ibaien ertzean dagoenez, ibai bazterreko baso eta lertxundi ugari daude, eta, jakina, ibilaldi lasaiak egitera bultzatzen gaituzte.

Hala ere, Milagroren nortasun ezaugarri nagusia gerezia dela ez dago zalantzarik. Pikarta barietatea preziatuena eta kalitate handienekoa da. Gogorra eta oso gozoa, kolore biziko fruitu horrek merezi du gaur egun duen ospea. Nafarroan, Milagro da produktu hori ekoizteko ahalmen handien duen herria, ia 400.000 kilogramo urtean.


KOKAPENA
Plaza
Milagro
Nafarroa