Gernika 1937-2017 Antifaxista Eguna
2017/05/20
Baiona
Lapurdi
Antifaxista_eguna
AIPAMENAK

Maiatzaren 20an Gernika 1937-2017 Antifaxista Eguna ospatuko da, Ipar Euskal Herriko Talde Antifaxistak antolatuta, Baionako Zizpa gaztetxean, Gernika-Lumoren bombardaketaren 80. urteurrenaren harira.

Hitzaldi batekin hasiko dira ekitaldiak, eguerdiko 14:00etan. ‘Gernika: historiatik irudirat’ titulupean, Pierre Vilar, Baionako Unibertsitateko irakaslea, izango da hizlaria.

Arratsaldeko 16:00etan, berriz, ‘Franco eta Euskal Herria’ solasaldiaren txanda izango da, Mathieu Elgoyhen Baionako irakaslearen eskutik, zeinak izen bereko liburu bat argitaratu duten, gai bera aztertuz.

Horrez gain, graffitiak, ikuskizunak eta postuak ere izango dira. Pintxo poteo bat ere eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan. Azkenik, ekimenari agur esateko DJ Monark musikariaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da.

KOKAPENA
7 quai de Lesseps
Zizpa gaztetxea
Baiona
Lapurdi
LOTURAK