Getxoarte aretoa, asteburuan, artista berrien 31 proposamenekin
2017/11/17 - 2017/11/19
Getxo
Bizkaia
Getxoarte
AIPAMENAK

Getxoarte aretoak artista berrien 31 proposamen bilduko ditu azaroaren 17tik 19ra.

Bost programatan banatuko da. Programa Orokorrak ordezkaritza komertziala ez duten diziplina anitzeko artisten 31 proposamen hartuko ditu, banaka zein taldeka. Parte hartuko duten artistak bertokoak zein kanpokoak dira.

Bitartekaritza Programaren eskutik publiko anitzetara zabaldu nahi da artearen mundua zenbait jarduerez baliatuta, esaterako, helduentzako bisita gidatuak eta tailerrak. Haurrentzako tailerrak ere izango dira Getxoarten eta horien bitartez gaztetxoek era ludikoan sorkuntzaren mundua ezagutu dezaten nahi da. Halaber, aurten, ahalegin bereziak egingo dira erretiroa hartutako adineko pertsonak artearen mundura erakartzeko eta, antolatutako jardueren bitartez, irakasteaz gain, beren esperientzia eskaintzeko aukera izango dute.

Programa Hedatuan artearen ekoizpenaren mugak luzatu eta elkarlotzen dituzten sei proiektu izango dira, Estatuko espazio eta bitartekaritza proiektuen lankidetzari esker.

Laborategi Programan, arte garaikideak teknika grafikoaren eta inprimaketaren munduan nolako lekua izan dezakeen ikusteko aukera izango dute bisitariek, eta Programa Eszenikoak erakutsiko du nola uztartu daitezke arte garaikideak eta diziplina eszenikoak.

Aurreko urteetan bezala, artista gonbidatua ez da faltako aurtengo Getxoarten: Ibor Garagarza. Aretorako bereziki eginiko proiektua garatuko du eta programa orokorrean parte hartuko du. Sortzaileak lan aipagarria egin du azken urteetan, eta primeran ezagutzen du azoka, aurreko edizio batean bere lanak erakusteko hautatua izan baitzen.

KOKAPENA
Plaza Estación de Las Arenas
Getxo
Bizkaia