‘Gorbeia Araban’ programa
2017/09/15 - 2017/10/08

19:00

Zigoitia
Araba
Gorbeia
AIPAMENAK

Iñaki Garcia Uribek, etnografoak eta Gorbeian aditu ezagunak, Arabako Foru Aldundiaren, Zigoitiko Udalaren, Gorbeialdeko Kuadrillaren eta Gorbeia Gune Turistikoaren laguntzarekin, ‘Gorbeia Araban’  programa prestatu du Arabako eta Bizkaiko tontorrik garrantzitsuenaren berri emateko helburuarekin. Irailaren 15ean hasi eta urriaren 8an amaituko den programa honetan jarduera andana daude iragarrita, Zigoitiko Udalean egingo direnak.

Irailaren 15ean Kontuak eta Kantuak kantaldia izanen da arratsaldeko 19:00etan. 21ean, berriz, Gorbeia, mitoak eta euskara hitzaldia emanen du Manu Etxeberria etnolinguistak eta urriaren 8an Gorbeiako produktuen feria izango da Zigoitin. 

ORDUA

19:00

KOKAPENA
Bengolarra Kalea, 1, 01138
Zigoitiko Udala
Zigoitia
Araba