‘Guernica' berriro imajinatzen’
2017/04/04 - 2017/10/29
Gernika-Lumo
Bizkaia
Gernika
AIPAMENAK

‘'Guernica' berriro imajinatzen’ Ron Englishen erakusketa Gernika-Lumon izango da ikusgai apirilaren 4tik urriaren 29ra bitartean, bertako Bakearen Museoan.

English-en esanetan, ‘Guernica’ eredu moderno bat da, Madonna eta haurra antzinako eredu bat den bitartean. Azken finean artistak eredu ugariz baliatzen dira beraien ikuspuntua eratzeko, askotan eredu horiek berrituz.

«‘Guernica’ ereduari errespetuz heltzen diot, badakit-eta zer esanahi eta garrantzi kultural duen. Gerra modernoaren behargabeko izugarritasun itzelaren sinbolo bisual bat da. Baina, nire ustez, ‘Guernica’ren ondorio kulturala, berez, aurkakoa da. Tragedia ulertezina komiki-istorio –hots, errazago uler dezakegun zerbait– bilakatzen du», adierazi du.

Horrez gain, gaur egungo munduaren aurkako mezu bezala ere hartu daiteke, nahiz eta ehundaka interpretazio ezberdin aurkitu daitezken: «nire ‘Guernica’k mundu mailako kultura korporatiboaren produktu-kokapena nabarmentzen dute; izan ere, kultura korporatiboak gerra entretenimendu gisa erabiltzen du, eta entretenimendua gerra gisa».

Urte hauetan zehar pertsonaia ezberdin ugari sortu ditu, MC Supersized, esate baterako, Ronald MacDonald-en bertsioa, originala baina lodiagoa, saltzen dituen hanburgesak jango balitu izango zen bezalakoa.

KOKAPENA
Foru Plaza, 1
Bakearen Museoa
Gernika-Lumo
Bizkaia