‘Harritik Hazia’ herri-antzerkiaren aurkezpena
2017/07/21 - 2017/07/23

20:00.

Bera
Nafarroa
Bera
AIPAMENAK

Uztailaren 21etik 23ra bitartean ‘Harritik Hazia’ herri-antzerkia aurkeztuko dute Berako kultur etxean. Adin ezberdineko antzerkizale talde batek 1936an Beran gertatutakoaz antzezlan bat prestatu dute gerrari buruz gogoetak probokatuz.

1936ko uztailaren 19an armada golpista Bortzirietan sartu zen, Irungo biderantz segitzeko asmoz. Baina erresistentzia errepublikanoak Endarlatsako zubia suntsitu zuen, faxisten martxa oztopatuz.

Hauek, errepresalian, Berako errepublikaren aldekoen emazte eta seme-alabak atxilotu eta herio mehatxupean herritik kanpora joatera behartu zituzten. Orduan, gertaera horiek antzezterakoan, «non ote da emakumeen historia?» galdera egin du antzezlan taldeak eta emakumearen egoerari eta munduari buruzko gogoeta aktiboa piztu du galderak.

ORDUA

20:00.

KOKAPENA
Herriko Etxea Plaza, 1, 31780
Kultur etxea
Bera
Nafarroa