Galtzagorriren eskutik, haur literatura aretoen zirkuitua
2017/10/16 - 2018/01/12
Ordizia, Errenteria, Andoain eta Arrasate
Gipuzkoa
Aretoak
AIPAMENAK

Haur literatura aretoen zirkuitua ospatuko da, lehen aldiz, Ordizia, Errenteria, Andoain eta Arrasateko liburutegietan, Galtzagorri elkarteak antolatuta eta ‘Jolasten irakurzaletu’ lelopean. Saioak urritik urtarrilera bitartean izango dira.

Literatura aretoak jolas literarioak dira, non haurrek modu aktiboan hartzen duten parte proposatzen zaien jolasean. Helburua haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzea da, jolaserako aitzakia beti haur literatura baita.

‘Adur, adur, ez naiz zure beldur’ beldurraren aretoa, ‘Haur Poesia aretoa’ haurrentzako poesiaren ingurukoa, ‘Itsaspeko Bihotzak’ genero berdintasunari eta hezkidetzari eskainitakoa eta ‘Labirintoaren erbestean’ abentura eta bidaiei buruzko haur literatura aretoa aukeratu ditu Galtzagorrik lehen zirkuiturako.

Horietako bakoitza berritu eta birmoldatu ondoren, hamarna saio eskainiko dira, gutxienez, hauetako bakoitza paratuko den herri edo hiri bakoitzean, haur zein gazteentzako.

Horrela, ‘Haur Poesia Aretoa’, Ordiziako Barrena kultur etxean egingo da urriaren 16tik 30era; ‘Adur, adur, ez naiz zure beldur’ aretoa, Errenteriako Bizarain ikastetxeko liburutegian, azaroaren 6tik 17ra; ‘Itsaspeko Bihotzak’ aretoa, Andoaingo gazte lekuan, azaroaren 22tik abenduaren 4ra; ‘Labirintoaren Erbestean’ aretoa, Arrasateko udal liburutegian, abenduaren 27tik urtarrilaren 12ra.  

KOKAPENA
Zenbait liburutegitan
Ordizia, Errenteria, Andoain eta Arrasate
Gipuzkoa