Hegazti askatzea Arantzazun
2017/12/08

11:30.

Oñati
Gipuzkoa
Hegazti
AIPAMENAK

Abenduaren 8an, Arantzazuko Parketxeko inguruetan, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako zapelatz batzuk askatuko dira. Arrano Etxean, askotariko arrazoiak direla medio, zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta haiek ahalik eta lasterren euren ingurune naturalera itzultzea da xedea.

Horrela, Arantzazu Parketxean elkartuko da taldea goizeko 11:30ean eta azalpen batzuk entzun ostean, Arantzazu inguruetan askatuko dira hegaztiak. Beharrezkoa izango da izen-ematea Arantzazu Parketxean, 943 78 2894 edo 699 335 183 telefonoetan edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net helbidearen bitartez.

ORDUA

11:30.

KOKAPENA
Arantzazuko Parketxea
Oñati
Gipuzkoa