Donostiako Jazzaldian, 35 euskal talde
2017/07/20 - 2017/07/25

17:00

Donostia
Gipuzkoa
Jazz_naiz
AIPAMENAK

Uztailaren 20tik 25era ospatuko den Donostiako Jazzaldian 35 euskal taldek hartuko dute parte.

Honela banatzen dira 52. edizioan joko duten 35 euskal taldeak: urtarriletik apirilera bitarteko hautatze prozesuan sailkatutako hamar talde eta beste sei 2016an diskoa argitaratu dutenak. Beste hiru talde Musikene ikastegiak proposatu ditu, eta lau Katapulta Tour 2017 ekimenekoak dira. Beste hiru banda antolakuntzak hautatu ditu zuzenean (Niña Coyote eta Chico Tornado, Sky Beats eta Descarga Libre 4tet) eta, azkenik, San Telmoko Eguerdiak egitasmoan Musikeneko irakasleek osaturiko bi taldek joko dute.

Horiei guztiei Nauticool agertokian jardungo duten zazpi euskal DJak gehitu behar zaizkie. «Horrek esan nahi du, guztira, 35 euskal taldek eta bakarlarik hartuko dutela parte 52. Heineken Jazzaldiaren programazioan», azpimarratu dute antolatzaileek.

San Telmoko Eguerdiak ekimenean Iñaki Salvadorren Laukoteak eta Mikel Anduezaren Zazpikoteako joko dute. Hautatze prozesuan aukeraturiko taldeak ondoko hauek dira: Z-Bone Project Quartet, La Prima Janis, The Disappointments, Diablues & Bluecifer, Didier Datcharry Trio, Ghost Number & His Tipsy Gypsies, Pas de Bourrée, Kass & The Gingerbread Boys, Reunion Big Band eta Erik, Joanes & Dave.

Halaber, 2016an diskoa argitaratu zutelako joko duten taldeak Elena Setien, Marcelo Escrich-Silent Trio, Alberto Arteta Group, R.S. Basque Faktor, Mikel Azpiroz eta Mikel Gaztelurrutia Trio dira, eta Musikenek proposatutakoak, berriz, Quintessence, From Lost To The River eta Flan de Mono.

Gainera, Katapulta Tour 2017 ekimeneko taldeak Buffalo, Charlie & The Colours, Grande Days eta Luma dira.

ORDUA

17:00

KOKAPENA
Zurriola Ibilbidea
Hiriko puntu desberdinetan
Donostia
Gipuzkoa